adi, zure
babeserako!

iStock-1422126579

NEGOZIOA

ADI,
Babes pertsonalerako ekipamendua
Altuerako lanak - Kimaketak - Berdegunea

20 urte baino gehiagoko esperientziaren transmisioaren ondorioz, ADI enpresak ateak irekitzen dizkizue. ADIk entzute eta gertutasun zerbitzu bat plantan ezartzen du, zure beharrei erantzuteko eta egun guziz jasaten duzun arriskuaren aitzinean babes ekipamendu egokiena emateko.

ADIk laneko ekipamenduen eta jantzien banaketa segurtatzen du, behar duzuen epean, bere erreserbari esker edo eskaera berezituen bidez. Aterabide espezializatuak ere proposatuak dira eraikuntzako, obra publikoetako eta beste hainbeste langileentzat. Zure beharretara egokitzen den ekipamendu zabala proposatzen du: laneko, euritako edo mozketen aurkako jantziak, baita altuerako ekipamendu oso bat ere : arnesak, sokak, jaitsigailuak... Nagusiki Euskal Herrian, Biarno eta hego Landesetan presente gira. Solaskide bakarra jarraipen pertsonalizatua egiteko.

ADI

Norbere babeserako ekipamenduetan espezializatua, altueran, kimaketetan berdegunean eta oihanean lan egiten duten profesionalendako.

Alde batetik segurtasunez alturan lan egitea ahalbidetuko dizun edozein ekipamendu mota hornitzen dugu. Hainbat marka eta modelo proposatzen ditugu ondorengo produktuentzat: arnesak, sokak, zintak , erorketen aurkako sistemak, xurgatzaileak, blokeatzaileak, jaitsigailuak, poleak, birakariak, freno ekipoak, mosketoiak, atzaparrak, zakuak, etab.

Horrez gain, ekipamendu oso bat, burutik oinetara, edozein motatako lanetan babesteko proposatzen dizuegu. Sorta zabaleko babesak proposatzen dizkizuegu: kaskoak, betaurrekoak, belarritako babesak, arnas babesak, eskularruak, kamisetak, txalekoak, paltoak, galtzak, galtza motzak, galtzerdiak, zapatak, botak, mozketen aurkako jantziak, euritako jantziak, ikusgarritasun handiko jantziak, etab.

iStock-1171265123 (1)

Gure produktuak

Izan Euskal Herrian, hego Landesetan edo Biarnoan, ADI zure etxera dator bere produktuak erakusteko, probatzeko, aholkatzeko edo entregatzeko.
Larrialdiaren arabera, 24 ordu baino gutxiagoan eskura eman ditzakegu eskatutako materiala.
Gure instalazioetatik ere pasa zaitezke gure produktu guztiak ikusteko.

Gehien eskatutako produktuak

  • Corde Komora 11.7mm

    Komora soka

    65,09€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Chaussures Cascades

    Cascades zapatak

    102.29€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Harnais Sequoia SRT

    Sequoia SRT arnesa

    349.94€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Veste de pluie H2O

    H2O euritako jaka

    99.72€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Casque Protos

    Protos kaskoa

    225,75€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Poulie Hitch climber

    Hitch climber polea

    53.84€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Longe-Stileo

    Stileo kokapen soka armatua

    165,12€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Pantalon Krossline Evolution

    Krossline Evolution galtza

    36,94€-tik goiti (BEZ gabe)

  • courant-dock-arborist-tree-climbing-gear-bag-red-side-2

    Dock zakua

    82,88€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Chaussures anti-coupure Air Stream

    Air Stream mozketen aurkako zapatak

    314,00€-tik goiti (BEZ gabe)(BEZ gabe)

  • airgo60064719rl-1sbd_183___cat

    Air Go mozketen aurkako galtzak

    240,60€-tik goiti (BEZ gabe)

  • 6tihc00_tiger_high_1

    Tiger high betaurrekoak

    11,49€-tik goiti (BEZ gabe)

  • mo6680_eurolite_bambou_1

    Eurolite Banbu eskularruak

    3.84€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Coquille anti-bruit X4

    X4 entzumen-babes kaskoak

    46,80€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Herbol-214002

    Herbol adar babes zinta

    52.08€-tik goiti (BEZ gabe)

  • D022BA00-ZIGZAG-PLUS_LowRes

    Zigzag plus prusik mekanikoa

    222.26€-tik goiti (BEZ gabe)

  • mosqueton-ok-m33a-tl

    OK TL mosketoia

    15,80€-tik goiti (BEZ gabe)

  • Scie Gomtaro

    Gomtaro sega

    47.99€-tik goiti (BEZ gabe)

Adi, zure ekipoen kalitatea eta egoera egiaztatzen du

Gure eskaintza osatzeko, Norbanako Babes Ekipamenduen [NBE] kontrola ere egiten dugu.

Erabiltzaileak egunerokotasunean erabilpen baikotzaren aitzin eta ondotik egin beharreko egiaztatzeaz gain, 3. mailako NBEek (heriotza edo osasunean atzera ez itzultzerik duten kalteak eragin dezaketen arriskuen aurkako babesa), pertsona aditu batek, gutxienez 12 hilabetero, egin beharreko aldizkako egiaztapen orokor bat behar dute.

Egiten dugun egiaztapen orokorra NBEen kontrol osoa kontuan hartzen du, hots, materialaren kontrol bisuala eta eskukoa, higadura egoera egiaztatzeko, talkarik izan ez den ikusteko, funtzionamendu egokia egiaztatzeko, etab. 

Zure "segurtasun erregistroan" NBEen kontrol dokumentu guzien gordetzeko betebeharra duzu.

icone-2-01-02

Kontaktu bakarra

icone-1-01

Etxez etxeko entrega

icone-3-01-02-03

Bezeroen aholkularitza

icone-4-01-02-03-04

Ordainketa segurua eta erraza

Materiala
behar?

Jakin iezaguzu zure beharrak, zuretzako irtenbide bat aurkituko dugu.

Gurekin harremanetan sartu